Nicolas Fotouhi zendu da, departamenduko UMP alderdiko gazteen ordezkaria, motor istripuz. 21 urte zituen. Ezbeharra igande gauean gertatu zen, 03:00etan, Miarritzen (Lapurdi). Gaztea motorrean zihoan, eta auto batek lurrera bota eta momentuan berean hil zen. Autoko gidariak ihes egin zuen, eta 07:00ak aldera aurkeztu zen herriko polizia etxean.
Fotouhi 2006an sartu zen UMPn, eta hiru urte berantago hartu zuen gazteen ordezkaritzako kargua. Zuzenbide ikasketak segitzen zituen Baionan.
Nicolas Fotouhi departamenduko UMPren gazte taldeko ordezkaria hil da
Miarritzeko erdialdean motorrean zihoala, auto batek jo, eta tokian berean zendu zen, igande gauean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu