Kantari asko izan dituzte lagun Niko Etxartek eta haren talde Hapa Hapak Heldu Korrikari kanta gauzatzeko: Arima Beltza taldeko Jon Gurrutxagak, Dominic Earlek, Amaren Alabak taldeko Luxi, Maider eta Grasik, Bruno Holemaertek, El Drogas-ek, Xabaltxek, Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak, Joseba Gotzonek, eta Ozke taldeko Klod Etxeberriak jarri dute ahotsa.
Kanta ez ezik, bideoa ere izango du aurtengo Korrikak, 18 minutu ingurukoa. Unai Iturriagak egin ditu gidoilari eta zuzenari lanak, eta IKB enpresak editatu du. Korrikak egingo duen ibilbidea islatzen da ikus-entzunezko lan horretan, eta Karrantzako kobetatik Iruñerako bidean, euskararekin izan duten esperientziaren berri ematen dute hainbat lagunek.
Niko Etxartek egin du Korrikaren kanta
Hapa Hapako talkideak ez ezik, beste hainbat musikariren laguntza izan du =i Heldu Korrikari=i abestia osatzeko, ahotsa jartzen. Korrikaren inguruan bideo bat ere egin dute aurten, Unai Iturriaga gidoilari eta zuzendari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu