Niko Moreno Elorrioko alkateak Info7 irratian hitz egin du gaur iluntzean. Albistea arratsaldeko 17:00etan iritsi zaiela adierazi du, eta familiarengana jo dutenean horiek jada bazutela horren berri. Hasi dituzte harremanak abokatuarekin gorpuari autopsia bat egiteko eta herrira ekartzeko.
"Kartzelako zuzendariak deitu dio abokatuari esateko nola topatu duten, eta familiarekin jarri da harremanetan. Dakigun gauza bakarra da espetxeko iturriek diotela ezer ez dela gertatu. Siesta ostean joan dira ziegetara, eta bere ziegako atea zabalduta ikusi dute; ateratzen ez zela eta, hara joanda topatu dute hilik".
Elorrion manifestazioa egin dute. Morenok esan dut kolpe latza izan dela herrian. "Gaztea zen; laster zen irtetekoa. Preso baten heriotza berez gogorra bada, kasu honetan mina are handiagoa da. Presazko deialdia egon da manifestaziorako, eta ditugun datuak eman dituzte".