Era berean, minduta agertu da zenbait hedabideren jarrerarekin. “Mespretxagarritzat” jo du hainbat hedabidek Egin egunkariko zuzendari izan zeneko garaia kriminalitate elementu bat gehiago bezala erabili izana. Komunikabideen jarrera horrek polizia-etxeko ziegako bakardadeak baino min handiagoa eman diola esan du. Gaineratu du, laguntza eman badu “arrazoi humanitarioengatik” egin duela.
Muñozek eskerrak eman dizkie babesa agertu dioten guztiei, bai familiari, bai Noticias taldeko egunkarietako langile eta enpresariei, eta baita lagun eta irakurleei ere.
Prentsaurrekoan Pablo Muñozekin batera izan dira beste hiru enpresari, horien artean, Vicente Zaragueta Diario Vasco egunkariko presidenteordea. Gertatutakoa salatu du. Zaraguetak lekuko gisa deklaratu zuen joan den ostiralean, hilak 14, Baltasar Garzon epailearen aurrean eta Muñozi bere babesa eskaini dio. Noticias taldeko kontseilari ordezkoa, Iñaki Alzaga ere izan da agerraldian. Gertari “negargarri” hau dela eta, ez dutela Muñozengan jarritako konfiantza zalantzan jarri esan du Alzagak.
ESPAINIAKO AUZITEGI NAZIONALA
Noizbait inor lagundu badu “arrazoi humanitarioengatik” egin duela esan du Pablo Muñozek
Noticias taldeko zuzendari Pablo Muñoz “minduta” agertu da gaur arratsaldean eman duen prentsaurrekoan. Ohorea, errugabetasuna eta edozein lagun laguntzeko duen eskubidea aldarrikatu ditu agerraldian. Bere ohorea zalantzan jarri delako eta hainbat hedabideren jokabidea ikusita hitz egin duela esan du. “Beti estortsioaren kontrako jarrera sutsua” izan duela nabarmendu du, “estortsioa, txantaia, eta mehatxuen kontra” egon dela beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu