Martxoaren 19an abiatuko da Korrika, eta horren harira mahai inguru bat antolatu du Martin Ugalde Foroak astearterako, hilak 10. 19:00etan izango da.
Nola euskaldundu erdaldunak izango da gaia, eta lau hizlari elkartuko dira: Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Iñaki Martinez de Luna soziolinguista eta EHUko irakaslea.