1949an Euskararen I. Eguna egin zuten Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Ospakizuna oso lotua zegoen1948an Eusko Ikaskuntzak Baionanegindako VII. kongresuan plazaratutako ondorioekin. Bertan nabarmendu zuten beharrezkoa zela euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzea. Parisen, Caracasen eta New Yorken ere ospatu zuten Euskararen Eguna.
1995ean hasi zen ospatzen ofizialki, hala ere, Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskal diasporak egindako mundu osoko lehen kongresuaren karietara egin zuen eskaria Uruguaiko ordezkaritzak. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egoki ikusi zuten abenduaren 3a Euskararen Mundu Eguna izatea.
Nola sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu