Uda garaian ohi dutenez, nomadak iritsi dira Lapurdira. Joan den igandeaz geroztik Urruñan ezarri dute kanpalekua, errugbi zelaian. Herriko etxea kexu da, eta Baionako auzitegiak nomadak kanporatzeko agindu du. Jakinarazpena emango diete nomadei eurei, eta ohartarazi diete alde egiten ez badute Polizia bidaliko dutela haiek kanporatzera.
Herriko etxea kexu da nomadek zelaian sortu dituzten kalteekin, eta iragarri du kalte-ordainak eskatuko dituela: 45.000 euro inguruan zenbatu dituzte kalteak.