Jon Anza euskal preso ohi eta militante politikoa desagerturik dago apirilaren 18az geroztik. Egun hartan Baionako geltokian Okzitaniako Tolosara joateko trena hartu zuen, ETArekin hitzordua zuelako, honek jakinarazi berri duenez. Geroztik, inork ez du Anzaren berririk. "Non dago Jon?", galdetzen dute.
BERRIA.INFOk bideoa egin du: bilatze lanetako herritar brigaden irudiak (Amnistiaren Aldeko Mugimenduak utzita), Anais Funosas Askatasuneko eledunaren eta Maritxu Paulus Basurko abokatuaren adierazpenak...
Donostian sortu zen Anza, orain dela 47 urte. Azken sei urteotan Ahetzen (Lapurdi) bizimodu normala egin du. Aurretik 21 urtean eduki zuten preso Espainiako kartzeletan.
Politika
Non dago Jon?
BERRIA.INFOk bideoa egin du preso ohi eta militante politikoaren desagerpenaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu