erabakitzeko eskubidea

Noon: "Gobernura iristeko gai izatea eta mugimendu sozial bat izatea dira gakoak"

'Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea' jardunaldiak hasi dira gaur, Donostian. Antolaketan akademia arloko eragileak batu dira, batik bat.  Arratsaldeko mahai inguruan Stephen Noon Yes Scotland-ekoa, Pere Puges ANCkoa eta Zelai Nikolas Gure Esku Dago-koa aritu dira. Enekoitz Esnaola kazetariak zuzenean jarraitu du arratsaldeko mahai ingurua.

Stephen Noon Yes Scotland-ekoa, Zelai Nikolas Gure Esku Dago-koa eta Pere Puges ANCkoa. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 10a
07:17
Entzun

Arratsaldean saio bakarra izan da, 15:30etik 18:00ak artean: Gizarte eragileak eta erabakitzeko prozesuak mahai ingurua 15:30ean hasi da. Parte hartzaileak Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Stephen Noon (Yes Scotland) eta Pere Puges (ANC Kataluniako Biltzar Nazionala) izan dira. Pedro Ibarrak (EHU) zuzendu du.

Goizean Graham Avery Oxfordeko unibertsitateko irakasleak eman du lehen hitzaldia, Independentismoa eta Europako Batasuna izenpean, Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Centerreko kideak gaiak jarrita. Averyk adierazi du Europako Batasunean independentismoa ez dela "kontu berria". Izan ere gogoratu du azken hamar urteetan EBn sartu diren hamahiru estatuetatik zazpi azken hamarkadetan independentzia lortu duten estatuak dira. Haren arabera, Europako Batasunaren hasierako jarrera independentziaren kontrakoa da, "baina estatu berria sortzear denean, soluzioak bilatzen ditu". Estatu bat bitan banatzea "ez da ez ona, ez txarra".

Averyren ustez, Eskozia, Katalunia eta Flandria dira EBn independentismo auzi nagusiak, eta beste maila batean dira Euskal Herria, Hego Tirol eta Gales. Bideoa: goizeko saioa (Jon Olano, BerriaTB).

[YouTube]http://youtu.be/Pnp18Wekp44[/YouTube]

Gagnon: "Kanadakoa demokrazia sendoa da; Espainiakoa, hauskorra"

Alain G. Gagnon Montrealgo unibertsitateko irakasleak Erreferendum konstituzionalak eta erronka demokratikoa, Kanada ote jarraitu beharreko eredua? izan du hizpide. Hark uste du Kanadakoa demokrazia "sendoa" dela eta Espainiako Estatuak, aldiz, "demokrazia gazte eta hauskorra" duela dio. "Kanadako Gorte Gorenak ebatzi zuen Quebeceko Gobernuak sezesioaz galde dezakeela. Hala, sezesio eskubidea aitortu zuen". "Nork bere patua erabakitzeko eskubidea" daukala defendatu du Gagnonek Donostiako hitzaldian, eta azaldu du eztabaidari heldu behar zaiola.

Jule Goikoetxea EHUko irakaskeak Demokrazia: subirautza, erabakia, ahalmena hitzaldia eman du. "Nola gauzatu subiranotasuna zure burua estatu gisa gobernatu ezean?", galdetu du. "Naziotasuna ez da soilik identitatea, baizik eta, bereziki, ahalmen politikoa".

9:30ean izan da jardunaldien irekiera ekitaldia, Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntzako lehendakaria), Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusia) eta Iñaki Goirizelaiaren (EHUko errektorea) hitzaldiekin.

Biharko eta etziko egitaraua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.