Komunikabideak

'Nora' bidaia eta astialdi aldizkaria, Interneten ere bai

Euskarazko Komunikazio Taldeak Sua edizioek sortu zuten hedabidea, iaz.

2009ko urriaren 29a
10:17
Entzun
Nora euskarazko bidaia eta astialdi aldizkariaren edukiak Interneten ere badaude dagoeneko ikusgai eta irakurgai. Aldizkaria iazko otsailean sortu zuten Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) eta Sua edizioek, “bidaia eta astialdi alorretan euskarak lekua eta bidea baduela erakusteko”, eta proiektua zabaltzen ari dira harrezkero.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak kontratua du Nora-rekin, honek urtean zehar Gipuzkoari buruzko hainbat erreportaje egin ditzan “naturaren, ondarearen, kulturaren eta aisiarekin ikuspegitik”. Ondorioz, “Aldundiak aukera dauka Nora-ren edukiak erabiltzeko, eta hori ere garrantzitsua da guretzat”, dio Maria Jesus Aranburu Euskara eta Kultura diputatuak.

Aldundiarekin egindako hitzarmenarekin, Nora-k konpromisoa hartu zuen kontratuaren bidez sortutako edukiak sarean ere jartzeko, baina azkenean hori baino gehiago egitea erabaki du: aldizkari guztiak osorik irakurgai jarri ditu, papereko formatu berean.

Aldizkariak berak 32 orrialde dauzka, eta hilabetekaria da. BERRIAko harpidedunek doan jasotzen dute, eta Nora-k berak ere baditu bere harpidedunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.