«Norabiderik gabe, definiziorik gabe eta lidergorik gabe» ikusten du Eusko Jaurlaritza EAJ. Hala esan du alderdi jeltzaleko GBBren buru Joseba Egibarrek, eta Patxi Lopezen gobernuari ohartarazi dio exekutiba baten programan ezinbesteakoa dela «lehentasunak zehaztea, jerarkizatzea, eta proiektuak apur bat limatzea». Urtearen balorazioa egiten ari zela esan du Egibarrek Lopezen gobernuak legegintzaldi hasieratik dakarrela kontzeptuzko huts baten zama: «Defizit estrukturala dago, ez ziren gobernu programa batekin abiatu, uste baitzuten hauteskunde programa batekin guztia egina zutela».
Josu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik ere hitz egin zuten atzo. Erkorekak esan duenez, hobe da ETAren balizko meniaz ez espekulatzea, eta Arnaldo Otegik eta Alfredo Perez Rubalcabak herenegun egindako hitzetan ezer berririk ez dagoela dio.
Espainiako Diputatuen Kongresuak Jose Antonio Agirre lehendakariari buruz argitaratutako liburuaren aurkezpena egin zuten Erkorekak eta Anasagastik. Jeltzaleek proposatu zuten Agirrek diputatu gisa egindako lanaren gainean liburua argitaratzea. 1931tik 1936ra bitartean Agirrek Kongresuan egindako lana jasotzen du liburuak.
Norabide eta lidergo falta egotzi dio EAJk Eusko Jaurlaritzari
Jose Antonio Agirreri buruzko liburua editatu du Espainiako Kongresuak, jeltzaleek proposatu bezala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu