TORTURA

"Norbaitek uste du deklaratzen dutena behartu gabe deklaratzen dutela?"

Luis Roldan Guardia Zibilaren zuzendari ohia elkarrizketatu du 'El País' egunkariak. Torturak aitortu eta justifikatu ditu.

2013ko azaroaren 18a
14:00
Entzun

"Hipokritak ez bagara, ulertu behar da 23 lagun hil dituen bat atxilotu, galdekatu eta egindakoa aitortuz gero, zerk bultzatu du aitortzera?". Luis Roldan Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari ohia torturaz mintzatu da El País kazetan eginiko elkarrizketa batean. Guardia Zibilaren zuzendari ere izan zen Roldan, eta Poliziaren praktikaz jardun du.

"Kolpeak egon dira, aztarnarik uzten ez duten presio fisikoak, baina pentsa dezakezula gertatzen direla. Presio psikikoak ere bai. Norbaitek uste du deklaratzen dutena behartu gabe deklaratzen dutela?".

Torturak izan direla aitortzeaz gain, praktika hori zuritu ere egin du Roldanek. "Horrek esan nahi du tortura justifikatzen duzula?" galdetuta, Roldanek erantzun du: "Zenbat bizi salbatu dira torturatutako atxilotuen aitortzen bidez? Bizi jakin batzuei buruz ari naiz. Nik batzuk ezagutzen ditut: epaileak, militarrak, fiskalak...".

Roldanek azaldu du "abstraktuan, ikuspuntu intelektual batetik", ez duela tortura justifikatzen; "baina torturaren bidez norbaitek aitortzeak biziak salbatzeko balio badezake, baietz esango nuke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.