"Ez dugu ukatuko datu ekonomiko batzuk hobetzen dabiltzala", esan du Ramon Ibeas Caritas Arabako zuzendari nagusiak. "Baina, lagundu behar ditugun familia kopurua medio, ezin dugu baieztatu krisitik ateratzen gabiltzala". 2016ko memoria aurkeztu dute gaur Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Caritasek.
Artaketa jaso dutenen perfilean ez dute aldaketarik igarri. Laguntza behar duenaren perfil nagusia da emakumea, ama monoparentala, langabea eta etorkina. Hala ere, lanarekin lotutako laguntzak bukatu zaizkien bertan jaioen perfila narbamendu du Caritasek. Izan ere, perfil hori duten pertsona kopuruak gorantza jarraitzen du: "Krisira erortzen direnak ez direla irtetzen nabarmentzen du horrek" azaldu du Ibeasek.
Araban 6.026 familia artatu zituzten, 2015ean baino 55 familia gehiago. Gipuzkoan, berriz, 26.500 pertsonek jaso zuten Caritasen laguntza. Pertsona kopuruak behera egin du 2015rekin alderatuta. Hala ere, Caritas Gipuzkoak nabarmendu du krisi aurretik artatzen zituzten 16.000 pertsonetatik oso urrun dagoela kopurua.