Nork bere burua kudeatuz

2013ko azaroaren 10a
09:55
Entzun

Cherango herritarrak 2011n hasi ziren bere burua defendatzen legez kanpoko zur negoziokoengandik, zeinak basoak suntsitzen ari baitziren, eta izua zabaltzen, ustez krimen antolatuarekin elkar hartuta. Bi urte geroago, herri horrek beste pauso bat ematea erabaki zuen: erantzun soila utzirik, ekimena hartu eta bere buruari ematea, babesa ez ezik, baita garapen ekonomikoak eta kudeaketa politikoa ere.

Agintari ofizialek "ez zuten erantzun; denek esaten zuten arazoak ez zegozkiela beraiei". "Beraz, kasurik egin ez, eta gobernu komunal moduko bat sortu genuen, lehengoa bezalakoa", laburbildu du Josek —nahiago du deitura ez esam. segurtasunagatik—. Kontseilu Nagusiko kideetako bat da; kontseilu horretan hamabi ordezkari daude, udalerriko auzo bakoitzeko hiru, eta agintaritza moral halako bat da. Elkarlanean aritzen da herriaren arazoez arduratzen diren batzorde eragileekin, eta lehen udal jauregia zegoen eraikinean dago.

Agintari berrien artean, bada Ondasun Komunalen Kontseilua: Mexikoko legeek onartzen dituzten lur eta gainerako aktibo komunitarioak kudeatzen ditu; gainera, enpresa txiki batzuk sustatu ditu, basoak leheneratu eta modu eramangarrian ustiatzeaz gainera, enplegua eta diru sarrerak sortzeko. Esaterako, mintegi komunal bat dute, eta bertan pinuak landatzen dituzte, legez kanpo zur negozioan zebiltzanek txikitutakoa basoberritzeko.

Armetan jarri eta herrialde guztiaren arreta erakarri dutenetik, Mexikoko erakunde federalak laguntza eskaintzen hasi zaizkio, eta, horren bitartez, basoak leheneratzen saiatzen ari dira. Aurten, hitzarmen bat sinatu dute 400.000 pinu landatzeko. Gaur egun, hamar bat lagun ari dira lanean mintegian, baina askoz gehiago ariko dira gero, basoberritzeko eta gero hektarea horiek zaintzeko: kimatu, sasia kendu, ongarritu...

Proiektuan dabilen ingeniari batek, Vicente Sanchezek, kalkulu hau egin du: "Hamabost bat urte falta dira [legez kanpoko zur negozioan] bi urtean hondaturikoa basoberritzeko". Zuhaitz bat botatzen zutenean, enborra bakarri eramaten zuten, edo haren zati bat, eta gainerakoa mendian uzten zuten: adarrak, adaburua, oinarria... Orain, basoberritu ahal izateko, hondar horiek guztiak garbitu beharra dago.

Herri mintegiaren ondoan, jatetxe bat zabaldu dute: La Parangua —purepetxaz, sutegia—. Gobernu federalaren Garapen Indigenarako Batzorde Nazionalak eta udalak finantzaturik sortu da, eta, horren bitartez, nondik mantendu eman nahi diete hemeretzi emakumeri: zur negoziokoek senarra hil zieten, edo desagerrarazi.utzitako hemeretzi emakumek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.