Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidori zuzendu zaio Otegi lehenik eta behin, eta esan dio, Batasuna den bezala aurkeztu dela hauteskundeetara, "ezkutatu gabe". Hauteskundeetara aurkezteko "behar duten" legezkotasuna "herriak" ematen diela azpimarratu du, eta ez Espainiako Fiskaltzak edo Espainiako eta Frantziako Gobernuek.
Azpimarratu du, apirilaren 17ko hauteskundeetan jokoan dagoena ez dela Jaurlaritzaren lau urteko kudeaketa bakarrik. "Hauteskunde hauetan jokatzen dena da 18an irekiko den negoziazio prozesua zeinen artean eta zertarako egingo den. Hori da benetan jokoan dagoena. Zeren eta aldaketa politikoa baldin badator, eta badator, horrek akordio berri bat exijituko du, eta 17an eta 18an jokoan dagoena gauza oso xinple bat da, zeintzuk egingo duten negoziazio hori, eta zertarako".
Hauteskundeak testuinguru "antidemokratiko" baten egingo direla azpimarratu du, eta Jaurkaritzako hirukoari galdetu dio, euskaldunen borondatea errespetatuko ote duten, edo PP-PSOE itunaren neurrira egindako Legebiltza osatuko duten.
Otegi bera izango da Batasunaren Gipuzkoako zerrendan lehena, Jone Goirizelaia Bizkaian, eta Rakel Peña Araban. Ezker abertzaleko militante historikoak ere badaude zerrendetan, Tasio Erkizia eta Jon Idigoras kasu, eta baita hiru preso ere, haien artean, Batasuneko legebiltzarkide izandako Araitz Zubimendi.
EAEko hauteskundeak
Nork zer negoziatuko duen dago jokoan EAEko hauteskundeetan, Batasunaren ustez
Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik esan du, EAEko hauteskundeetan erabakiko den bakarra ez dela hurrengo legegintzaldiko Jaurlaritzaren "kolorea". Izan ere, hauteskundeen hurrengo egunean negoziaketa prozesua hasiko dela iritzi dio, eta negoziaketa horretan nork hartuko duen parte eta zer negoziatuko den dago "jokoan" bere ustez. Otegik esan du herritarrek ematen dioten legezkotasunarekin aurkezten direla hauteskundeetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu