Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak batzar berezia egin du gaur Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean, gogoeta prozesuaren lehen faseari amaiera emateko, eta iragarri du "euskararen normalizazio osoa lortzeko beharrezko aldaketak" eragitea izango dela bere apustua. Euskalgintzako erakundea osatzen duten 45 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira batzarrean, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Koldo Tellitu lehendakaria buru zituztela.
"Egoera zehatz honetan eta horri modu eraginkorrean erantzuteko asmoz diseinatuko ditu Kontseiluak eman behar dituen aldaketak, horretara bere jarduera egokituz", esan du Tellituk.
Hamar urte bete ditu Kontseiluak eta balorazio ona egin du. "Euskararen normalizazioan aurrerapausoak eman ditugu eta ez nolanahikoak, gainera. Urte hauetan guztietan euskararen normalizazioan egin diren urratsak bereziki euskalgintzak eta herri mugimenduak egindako lanari esker izan dira. Kontseiluak ildo honetan lan eta ekarpen handia egin duela baloratzen dugu".
Egindakoa asko izanik ere, helburua ez dutela erdietsi aipatu du Kontseiluko lehendakariak, eta egungo egoera "kezkaz" ikusten dutela.
Euskara
"Normalizazio osoa lortzeko beharrezko aldaketak" eragitea izango da Kontseiluaren apustua
Euskalgintzako erakundeak gogoeta prozesuaren aurreneko faseari bukaera emateko batzar berezia egin du gaur, Andoainen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu