Politika

Normalizazio politikorako hirukoaren, ezker abertzalearen eta PSE-EEren arteko akordioa beharrezkoa da Imazen iduriko

"Bidearen amaierako azken argazki horretan, ezker abertzalearen, alderdi sozialistaren eta gaur egun hirukoan gaudenon arteko akordioa beharko da, normalkuntza politikoan eta bakegintzan", esan du Euskadi Irratian EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imazek. "Hiruki horretako hiru erpinak" behar-beharrezkoak direla azpimarratu du.

2005eko apirilaren 21a
18:57
Entzun
Hiruki horretan EAJ bakarrik gelditzeko beldurrik ez duen galdetu diote Josu Jon Imazi, etaezetz esan du. Ezker abertzalearen eta PSOEren artean konplizidadea egotea ez zaio gaizki iruditzen, baina hiruren artean akordio sendoa behar dela dio. "Erpin bat bakarrik lagatzea errore bat izango litzateke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.