Prozesuari ekiteko "fase berri bat" abiatu dela uste du Erraztik. Hala ere, sortutako itxaropenak ez zapuzteko "diskrezioz eta arduraz" aritu behar dela dio.
Jaurlaritza berriaren osaketaren inguruan, Errazti ziur dago berriz ere Ibarretxe aukeratuko dutela lehendakari, izan ere, bere iritzian EHAK-k ezin dio PSE-EEko koordinatzaile nagusi Patxi Lopezi eman botoa.
politika
Normalizaziorako gakoa nazio izaera, lurraldetasuna eta erabakitzeko ahalmena onartzea dela dio Erraztik
EAko lehendakari Begoña Erraztik esan duenez, bere iritzian, Euskal Herrian normalizazioa lortzeko gakoa nazioa izaera onartzean, lurraldetasuna errespetatzean eta erabakitzeko ahalmena bermatzea da. Hala ere, errealitate juridikoak "errespetatu" egin behar direla dio. Batasunak proposatu duen bezela Nafarroa prozesuan sartzeari buruz, Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxek ezin duela Nafarroari buruzko erabakirik hartu esan du, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu