Politika

Normalizaziorako Kontseilu Politikoak ez duela alderdien mahaia ordezkatuko nabarmendu du Madrazok

Javier Madrazo EBko koordintzaile, Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburu eta sortu berri den Normalizaziorako Kontseilu Politikoko kideak argi utzi nahi izan du erakunde horren asmoa ez dela balizko konponbide prozesuan "ezer eta inor" ordezkatzea. PSEk eta Batasunak kontseilu sortu berriari egindako kritiketan "urduritasuna" sumatu du Madrazok.

2006ko otsailaren 2a
11:21
Entzun
Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko ETAk eta Espainiako Gobernuak hainbat urrats eman behar dituztela iritzi dio EBko koordinatzaile eta Jaurlaritzako Normalizaziorako Kontseilu Politikoko kideak, eta horren ondoren, alderdien mahaia sortu beharko dela. Ildo horretatik, Madrazok argi utzi nahi izan du beren asmoa ez dela alderdien mahaia ordezkatzea; areago, "ezer eta inor" ordezkatzea.

Atzo sortu zen Kontseilu Politikoa, eta atzo bertan, PSEren, Batasunaren eta PPren kritika gogorrak jaso zituen. Kritika horietako zenbait ez direla onargarriak iruditzen zaio EBko buruari, eta PSEren zein Batasunaren kasuan "urduritasuna" adierazten dutela. "Proposamen honi buruz esan diren zenbait gauza, txiringito eta mespretxuzko beste zenbait esapide, ez zaizkit onargarriak iruditzen. Adierazpen horiek zenbaitzuen urduritasuna adierazten dute, eta inork ez du urduri jartzeko arrazoirik, gure asmoa ez baita ezer eta inor ordezkatzea. Egon gaitezen lasai gutiok, bakoitzak dagokion rola jokatu behar du, baina ezin gara esklusibotasunez aritu. Iruditzen zait PSOE eta Batasuna prozesu horretako aktore bakar sentitzen direla", nabarmendu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.