Koronabirusa

Normaltasun babestua izanen da Ipar Euskal Herrian

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
BAIONA. Astelehenetik aitzina konfinamendutik ateratzen hasiko da Ipar Euskal Herria ere. Enpresa gehienak ohiko jarduerara itzuliko dira, komertzio andana batek ateak irekiko ditu, eta haurrak eskoletara itzultzen hasteko prestatuko dira.

100 kilometro bitarteko ingurunean mugitzen ahalko dira herritarrak. Muga hori gainditzeko, ziurtagiri berri bat ukan beharko da. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxia egonen da, gutxienez ekainaren 15era arte.

Garraio publikoen sarea %80an martxan emanen dute, baina maskara eramatea baitezpadakoa izanen da 11 urtetik gorako herritarrentzat. Kontrol zorrotzak eginen dituzte; maskararik ez duenak 135 euroko isuna arriskatuko du.

Gehienez ere hamar pertsona elkartzen ahalko dira, urruntze fisikoaren neurriak errespetatuz. Ekainaren 2tik aitzina berrikusiko dute kopuruaren muga. 5.000 pertsonatik gorako elkarretaratzeak debekatuak izanen dira irailera arte. Prefetak baimentzen badu, hondartzetara eta aintziretara joateko aukera izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.