Normaltasuna, itsasgarriak gorabehera

Herritar eta apoderatu batzuk preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko pegatinak dituztela joan dira bozkalekura; Barakaldon, liskarrak eragin ditu horrek. Bilbon, Brouard eta Muguruza oroitu dituzte askok.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Leku gehien-gehienetan, normaltasuna izan da nagusiBizkaian. Ertzainak ere, ohi baino gutxiago ikusi dira. Ez kalean ez bozkatzeko lekuetan, ez da istilu esanguratsurik izan, leku bakan batzuetan salbu. Barakaldon izan da liskarrik, pegatina batzuk tarteko.

Barakaldotik ohartarazi dutenez, botoa ematera joandako hainbat herritarrek eta apoderatu zein interbentore lanetan aritu diren zenbaitek arazoak izan dituzte Euskal preso eta iheslariak etxera! zioten itsasgarriak erakusteagatik. Salatu dutenez, behin baino gehiagotan kanporatu dituzte ikastetxeetatik, eta salaketa judiziala jartzearekin mehatxatu dituzte.

Bilbon, berriz, asko izan dira Santi Brouard eta Josu Muguruzaren irudiak zituzten eta Omenaldirik onena garaipena idatzirik zuten itsasgarriak paparrean zituztela botoa eman dutenak. Hain zuzen, atzo 27 eta 22 urte hil zituzten, biak, tiroz. Pegatina horiek ez dute arazorik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.