Notario aurrean dibortziatu eta ezkontzeko aukera jarriko dute
MADRIL. Ezkontzak eta dibortzioak notario aurrean egiteko aukera emango du Espainiako Gobernuak, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak jakinarazi duenez. Ministroak azaldu du bitartekaritza eta borondatezko jurisdikziorako lege bat prestatuko duela gobernuakaukera hori emateko. Ruiz-Gallardonen hitzetan, ez du zentzurik ezkontzeko edo dibortziatzeko auzitegi espediente bat abiatu behar izateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu