Garoña zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak iragarri duenez, helegitea aurkeztuko du aurreko astean Auzitegi Nazionalak zentrala ixteko hartu zuen erabakiaren kontra. Auzitegi Nazionalak ostiralean ebatzi zuen Espainiako Gobernuak baduela eskumena horrelakoak noiz ireki eta noiz itxi behar diren erabakitzeko, eta kalte-ordainik ez duela eman behar gaineratu du. 2013ko uztailaren 6an itxi beharko dute Garoña.
Helegitea Auzitegi Gorenean jarriko du Nuclenorrek, eta itxiera agindua bertan behera uztea eska dezakete, Gorenaren erabakia atzeratzen bada, azken erabakia hartu aurretik itxi ez dezaten.