Nuklearrik gabeko gizartea nahi duela dio Kyotok
Naoto Kan Japoniako lehen ministroak herenegun jakinarazi zuen energia nuklearra guztiz ezabatzeko lan egingo duela. Izan ere, nuklearrik gabeko gizartea nahi duela adierazi du. Gobernuko alderdiaren iritzia babestu du oposizioko lehenengo alderdiak ere, SPDk. Oposizioko alderdiaren ebazpen baten arabera, 2020rako ekoizpen nuklearra guztiz ezabatu beharko litzateke Japonian, eta 2050erako behar energetikoak erabat ase behar lirateke berriztagarrien bidez. Parlamentuan tramitean dago Energia Berriztagarriak Sustatzeko Lege egitasmoa. Fukushimako istripu nuklearra martxoaren 11n gertatu zen, bezperan Japonia astindu zuten lurrikara eta tsunamiaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu