unibertsitatea

NUPeko 11 ikasle errektoretzan itxialdia egiten ari dira

Bologna prozesuaren aurka eta unibertsitate elebidun baten alde ari dira egiten itxialdia Iruñeko unibertsitatean.

2009ko apirilaren 30a
18:41
Entzun
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko 11 ikasle Bologna prozesuaren aurka eta unibertsitate elebidun baten alde itxialdia egiten ari dira Iruñeko unibertsitateko errektoretzan.

"Hilabeteak pasa dira, NUP elebiduntze aldera ikasleok ekimenak egiten dihardugula baina Pablo Sotesi (NUPeko Hizkuntza Plangintza arloko zuzendaria) eta Julio Lafuenteri (NUPeko errektorea), bost axola zaie guztia", adierazi dute agiri batean itxialdia egiten ari diren 11 ikasleek. "Ordu betez haiekin biltzeko aukera izan dugu eta argi adierazi digute ez dutela ezer egingo elebiduna izango den unibertsitatea lortzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.