Pello Salaberrik (Batzordeko buruak), Carmen Camsfusek, Pablo Sotesek, Jose Maria Aizpuruak, Kimetz Aranak, Angela Campok, Jon Alonsok eta Koldo Asironek sinatu dute gaur kaleratu manifestua.
Beraien borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak medio Batzordea 2004ko martxoaren erdi aldean sortu zela esan dute, eta horrek "zailtasun erantsi bat" zekarrela azpimarratu dute. Izan ere, beraiek lanean hasi aurretik ikasturteko irakaskuntzaren plangintza "oso aurreratua" zegoela azaldu dute.
Beraz, beraien lana "epe laburrekoa" izan dela esan ondoren, errektoretzari proposamena egin ziotela agertu dute, proposamen "erralista eta zuhurra". "Oso kontratazio gutxiren laguntzaz, handiagotzen zen nabarmen NUPek 2004/05 ikasturtean eskainiko zituen irakasgaien kopurua".
Aurkeztutako ikasgai guztietatik bakar bat ere ez onartzea salatu dute, eta horretarako Errektoretzak epe eta prozedura arrazoiak eman badizkie ere, beraien ustez presio politikoak izan dira tarteko. Presio horiek unibertsitatearen autonomia murriztu eta bere jardunerako "irizpide akademikoak eta objetiboak kaltetu egiten ditu".
Horregaitik guztiagatik, Batzordearen lana "izugarri baldintzatu eta mugatu" dute, beraien iritzian. "Gure lanaren emaitzek ez gaituzte inondik inora asetzen", diote, eta honela amaitu dute: "NUPek aurrera daraman politika linguistikoa aldatzen ez bada, berriz aztertuko dugu Batzorde honetan parte hartzearen aldeko erabakia".
NUP
NUPeko Euskara Plangintza Batzordea utziko dutela esan dute zenbait kidek, beren lanak fruiturik ez badu
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Euskara Plangintza Batzordeko hainbat kidek beren jardunaren inguruan azalpenak eman dituzte gaur. Hasteko, Batzordea behar baino beranduago sortu zela esan dute kideek, eta, esan dutenez, izan zuten denbora kontutan hartuta, proposamen "errealista eta zuhurra" egin zioten Errektoretzari. Hala ere, proposamen hori ez onartzea —beraien esanetan presio politikoak tarteko— salatu dute, eta egindako lanak fruiturik ez badu Batzordea utziko dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu