Hezkuntza

NUPen plan estrategikoaren finantzaketa lortzeko “elkarlana” martxan dela nabarmendu dute

2016-2017 ikasturtea abiatzeko ekitaldia egin dute; unibertsitatea eta Nafarroako Gobernua finantzaketa hitzarmen berri bat prestatzen ari direla adierazi du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Barkos Karlosenarekin solasean, gaurko ekitaldian. IñIGO URIZ / ARP
Iñaki Berastegi Goikoetxea
2016ko irailaren 9a
08:42
Entzun

Normaltasunez eman diote hasiera gaur, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasturte akademikoari. NUPeko Plan Estrategikoaren finantziazioan hobekuntza eskatu du Alfonso Karlosena errektoreak, eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du finantzaketa hobekuntza hori prestatzeko “elkarlanean” ari direla unibertsitatearekin. Barkosek ere esan du iazko ekitalditik hona erronka “oso bereziei” aurre egitea lortu dutela baina urtebete ez dela aski “emaitza osoak” lortzeko.

Azken urtean emandako aurrera pausuen inguruan Karlosenak jakinarazi du Nafarroako enpresetan, instituzioetan edo Nafarroako Gobernuko administrazioan praktikak egin dituzten ikasleen kopuruak gora egin duela: “Matrikulatutako lau ikasletik hiruk praktikak egiten dituzte orain”. Nafarroako Gobernuko presidenteak, bitartean, nabarmendu du egindako lanari esker graduondoko beka berriei eusteko gai izan direla aurtengo ikasturterako.

“Erronka nagusia” Nafarroako Gobernuaren eta NUPen arteko harremanak estutzea dela onartu dute, eta egun hori lortzeko “bidean” ere badaudela esan du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak.

.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.