Euskal presoak

Oarsoaldeko polizia operazioan atxilotutako bortz gazte aske utziko dituzte gaur

9.000 euroko bermea ezarri diote bakoitzari. 2008ko apirila eta uztaila bitartean atzeman zituen Espainiako Poliziak.

2010eko apirilaren 13a
17:59
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) bortz gazte aske utziko dituzte gaur. Bakoitzari 9.000 euroko bermea ezarri diote. 2008ko apirila eta uztaila bitartean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Oarsoaldeko eskualdean egindako operazio berean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz.

Bortz gazteek inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten.

Hauek dira aske utziko dituzten gazteak:

Oihana Mujika (Oiartzun, 2008ko uztailaren 1ean atxilotua)

Maitane Linazasoro (Errenteria, 2008ko uztailaren 1ean atxilotua)

Xabier Lujanbio (Errenteria, 2008ko apirilaren 18an atxilotua)

Josu Arruabarrena (Errenteria, 2008ko apirilaren 18an atxilotua)

Aitor Franco (Errenteria, 2008ko apirilaren 18an atxilotua)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.