Oarsoaldea eskualdeko (Gipuzkoa) sei preso libre aterako dira gaur, bermepean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez: Iker Zabala (Oiartzun), Oinatz Arbelaitz (Oiartzun), Egoitz Urbe (Oiartzun), Alain Luna (Lezo), Hodeiertz Urain (Errenteria) eta Harkaitz Anza (Errenteria). Anzari eta Uriani hogeina mila euroko bermea jarri diete, besteei seinakoa.
Iaz atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eskualdeko gazte independentisten aurka egindako operazio zabalean. 2008ko apirilaren 18an hamar gazte atzeman zituzten eta ondoren beste bi polizia operazio izan ziren. Azkena, urte bereko uztailaren 1ean, bilatze eta atxilotze agindua zuten hainbat gaztek Oiartzungo udaletxean agerraldiaren egin ondoren.
Hainbat gaztek torturak salatu zituzten.
euskal presoak
Oarsoaldeko sei preso aske utziko dituzte gaur, bermepean
Iker Zabala, Oinatz Arbelaitz, Egoitz Urbe, Alain Luna, Hodeiertz Urain eta Harkaitz Anza iaz atxilotu zituzten, gazte independentisten aurka egindako operazio zabalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu