Oñatiko Orkatzategi mendian (Gipuzkoa) sutea izan zen atzo, eta ondorioz, hamar hektarea baso erre dira. Gipuzkoako Foru Aldunditik azaldu dute 20:50ak aldera piztu zela sua, eta ez dela etxerik kaltetu.
Suhiltzaileak eta basozainak aritu ziren sua itzaltzen, eta 00:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpean izatea. Hala ere, talde batek ingurua zaintzen jarraitzen du.