hondakinak

Oñatin uztailaren 1ean hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin

2013ko ekainaren 24a
18:27
Entzun

Datorren astean jarriko du martxan Oñatiko Udalak atez ateko bilketa sistema. Gipuzkoako hamalaugarren herria izango da atez atekoa jartzen duena. Bileretan parte hartzea handia izan da. Herriko 770 atarietatik 710etako ordezkariek parte hartu zuten bileretan (%92). Gainera, 1.500 herritarrek parte hartu dute eman diren htzaldietan. Familiek jaso dituzte dagoeneko ontziak, eta azkeneko egunetan dendariak ari dira materiala bereganatzen. Udal gobernu taldeak eskerrak eman dizkio prozesu guztian laguntzen eta animoak ematen izan diren herritarrei.

Uztailaren 4an, berriz, Seguran hasiko dira atez ateko bilketarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.