URRUÑA

Odile de Coral nagusi Urruñan

Egungo auzapezak karguari eutsiko dio, botoen %41 lortuta.

2014ko martxoaren 30a
09:42
Entzun

Odile de Coral buru duen Urrugne Ensemble eskuineko hautagaitzak garaipena eskuratu du Urruñan (Lapurdi), botoen %41,88 irabazita. Filipe Aramendi abertzaleak eta Renaud Lassalle sozialistak bat egin dute Herritarrak zerrendan, eta Aramendi buru zuen hautagaitzak botoen %36,53 lortu ditu. Daniel Poulou eskuindarra izan da hirugarren indarra, botoen %21,18 lortuta.

Lehen itzulian, De Coral bera nagusitu zen botoen %34,5 jasota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.