Irudia. Donostia
ODOLA EMATEN ERE, MAILA GORENEAN
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta Kutxaren gizarte ekintzak antolatuta, odol ematearen maratoia egin zuten atzo Donostian. Kirol egokitua egiteko propio atondutako Hegalak zentroan egin zen, eta goi mailako hainbat kirolarik parte hartu zuten; besteak beste, Oier Mendizabal eta Kepa Peñagarikano pilotariek, Sito Alonso Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak eta Bittor Alkiza futbolari ohiak. Xedea da abuztuan milioi batgarren odol ematera iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu