Odon Elorza (Donostia, 1955) izango da berriz ere Donostiako PSE-EEko alkategaia 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan. EAEko alderdiko zuzendaritzak atzo egin zion proposamena, eta Elorzak gaur baiezkoa eman du. ETB2k egindako elkarrizketa batean jakinarazi du berria.
"Beste urte batzuetan baino ilusio handiagoa eta proiektu gehiago dauzkat", adierazi du alkateak. PSEren arabera, "Donostiaren gaurko eta biharko eguneko erronkei aurre egiteko lidergo eta lan gaitasuna du hark". Adibidez, Donostiak, haren lanari esker, 2016an Europako kultur hiriburu izateko aukera daukala adierazi du PSEk -datorren ekainean jakingo da Donostia hautatuko duten ala ez-. Halaber, haren lanagatik, Donostiak "bakearen eta baloreen hezkuntzaren kultura" du, alderdiak uste duenez.
Elorza 1991tik da Donostiako alkate. 1979tik ordura arte zinegotzi izan zen. Halaber, 1984tik 1991raino eusko legebiltzarkide izan zen. Zuzenbidean lizentziatua da.
politika
Odon Elorzak baiezkoa eman du
2011n ere hura izango da Donostiako alkategaia PSEtik. Atzo honek egin zion proposamena. Elorza 1991tik dago kargu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu