Hiru kokaleku posible aurkeztu ditu gaur Donostiako alkateak. Horietako bi Landarbaso ingurukoak (Larratz eta Igon-Azpi) eta hirugarrena, berriz, Zubietan. Azaldu duenez, Larratzen "kobazuloak eta dolmenen aztarnak" daude eta Zubieta, berriz "eremu txikia" dela eta "babestuta" dagoela azaldu du. Hori dela-eta, Igoin-Azpin jartzeko aukeraren aldeko apustua egin duela jakinarazi du. Igoin-Azpin, hala ere, "13 hektarea desjabetu beharko lirateke", jabe pribatukoak direlako.
Astigarraga, Hernani eta Errenteria Igoin-Azpitik hurbil daude, eremu mugakideak dira. Donostiako alkatearen ustez, hiru herri horiek ez dira errusketa planta Igoin-Azpin jartzearen aurka agertuko, "beti errausketaren alde agertu direlako".
Hiri hondakinen kudeaketa
Odon Elorzak errusketa planta Igoin-Azpin jartzea proposatuko du
Errausketa planta jartzeko hiru leku posible zituen esku artean Donostiako udaleko PSEk. Hiru kokaleku posible horiek gaur aurkeztu dizkiete udaleko gainerako alderdiei. Odon Elorza Donostiako alkateak azaldu duenez, hiru aukeren artean errausketa planta Igoin-Azpin (Landarbaso) jartzeko aukera hobetsi du, egokiena delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu