Odon Elorzaren ustez, "hanka-sartzea" da inpugnazioa aurkeztu izana

2011ko apirilaren 27a
17:28
Entzun

Odon Elorza PSEko kide eta Donostiako alkatearen ustez, "hanka-sartzea" da Bilduren zerrendak inpugnatzea, eta jakinarazi du bere kontrako iritzi hori igorri duela alderdira. 

Elorzak dio Bildu ez dagoela ETAren estrategian, eta "astakeria da ETA hauteskundeetara aurkeztuko dela esatea".

Inpugnazioa aurkeztu izanak "PPren muturreko mugimenduei, Aznarri eta Raxoiri mesede egiten die", Donostiako alkatearen aburuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.