Ogasunari iruzur egiten zion sare bat desegin dute
BILBO.Bizkaiko eta Espainiako ogasunei iruzur egiten zien sare bat desegin du Ertzaintzak. Ustezko iruzurgileek enpresa faltsuak sortzen zituzten, eta ez zuten Balio Erantsien Zerga (BEZ) ordaintzen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek berri eman duenez, hamabi lagun atxilotu dituzte sarearekin zerikusia izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu