Duintasunaren Martxak taldeak deituta ehundik gora lagun bildu ziren atzo eguerdian Legebiltzarraren aurrean, "murrizketak, ustelkeria eta errepresioa" amaitzeko eskatzeko. Ogia, lana eta teilatua lelopean elkarretaratzea egin dute.
Antolatzaileek nabarmendu dute martxaren helburua dela Parlamentuari eskatzea herriaren alde egiteko, eta ez "finantza erakundeen interesen mesedetan". Kolektiboak ohartarazi du gizartea "larrialdi egoeran" dagoela, eta gero eta zabalduago daudela pobrezia eta bazterketa.
"Jaurlaritzak jarraitzen du egoera hau eragin duten errezetak erabiltzen, bidegabekeria bultzatu, eta aberats eta pobreen arteko arrakala handituz", gaitzetsi du plataformak.