Ekitaldi hori aurrera ateratzeko hainbat kontaktu egin dituzte dagoeneko, gaur prentsaurrean azaldu dutenez, eta beste bizpahiru astean ekitaldiaren forma zehaztua edukitzea espero dute.
Ekitaldi horretan, prozesua bururaino eramatearen aldeko konpromisoa berretsiko dute, parte hartzen dutenek. Izan ere, OHDren sinatzaileen iritzian, eragileek horretarako prest daudela esan behar diete gizarteari.
Gainera, 2007ko urtarriletik aurrera, 2009ra arte amaituko ez den hauteskunde prozesu luzea hasten dela gogorarazi, eta horrek prozesuari ez diola batere onik egingo azaldu dute.
Politika
OHDren sinatzaileek ekitaldi bat bultzatuko dute "blokeoa gainditzeko"
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileak kezkatuta daude Euskal Herriko konponbide prozesua bizitzen ari den “egoera kritikoarekin”. Beraz, egoera horri buelta emateko beren ahalegina egingo dute, eta sinatzaile zein ez sinatzaileak bilduko dituen ekitaldi bat egiten saiatuko dira, urtea amaitu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu