EAJrekin koalizioan aurkeztu nahi du udal hauteskundeetara EAko militante multzo batek. EAren zuzendaritzak bakarrik aurkeztea erabaki zuen, ordea, boto baten aldearekin. Gaia berrikusteko ezohiko batzarra egiteko militanteen %25en sinadurak beharrezkoak zituzten, eta zuzendaritzaren arabera ez dituzte lortu.Baina alderdiko zuzendaritzak batzarra egitea erabaki du, hala ere. Hala azaldu du EAko lehendakari Begoña Erraztik.
Urtarrilaren 20an egingo dute batzarra.
EAko zuzendaritzak 10-9ko emaitzarekin erabaki zuen koalizioan ez joatea.
Politika
Ohiz kanpoko batzarra egingo du EAk urtarrilean, EAJrekin koalizioa egin edo ez erabakitzeko
Zuzendaritzaren arabera, koalizioaren aldeko militanteek ez dute behar adina sinadura lortu erabaki hori berraztertzeko ohiz kanpoko batzarra egiteko. Hala ere, batzarra egitea erabaki du EAko zuzendaritzak, eztabaida ixteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu