Politika

Oiartzualdeko 20 gaztek ETAri lagundu izana ukatu dute gaur Auzitegi Nazionalean

Goizean igaro dira Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik, eta leporatzen zaiena ukatzeaz gain, Poliziak deklarazioak "torturapean" aterarazi zizkiela salatu dute. Beste bi prozesatu sasian dabiltza.

2009ko otsailaren 11
17:13
Entzun
Oiartzualdeko 20 gazte auzipetu igaro dira gaur goizean Espainiako Auzitegi Naziolaneko Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik. Ordu eta erdi eskasean, guztiak konfiantzako abokatuekin epailearen aurrean agertu dira. Hari, prozesamendu autoa ezagutzen dutela jakinarazi diote, eta ez daudela ados egozten zaionarekin esan diote. Grande-Marlaskak ETAri lagundu izana leporatu zien Oiartzun eta Errenteriako (Gipuzkoa) 22 gazteri, eta deklaratzera deitu zituen duela aste batzuk. Halere, horietako 20k soilik erantzun zioten deklaratzera joateko aginduari, eta Polizia beste bien bila hasi zen. Gaur 20 horiek epailearen aurrean akusazioak ukatu dituzte, eta Poliziak deklarazioak "torturapean" aterarazi zizkiela salatu dute.

Instrukzio fasea bukatzeko, epaileak bukaerako autoa aterako du aurki. Orduan, epaiketa arteko prozesua hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.