Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da bart Oiartzungo (Lanbarren) industrigunean labankadaz hil dutena. 40 urte zituen, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez Euskal Herriko garraio enpresa batentzat egiten zuen lan. Hilketan zerikusia duelakoan Ertzaintzak 50 urteko beste gizon bat atxilotu du, bulgariarra hori ere eta hildakoaren lankidea.
Ertzaintzaren arabera, eztabaidan hasi ziren bi garraiolariak, 21:30ean, eta horietako batek labana batekin erasotu zuen bestea.