gizartea

Oiartzunen maiatzaren 5ean hasiko dira hondakinen atez ateko bilketarekin

Udalak osasuna, ingurumena eta diru arloa hartu ditu kontuan egitasmoa martxan jartzeko.

2010eko martxoaren 15a
16:22
Entzun
Oiartzungo Udalak gaur jakinarazi du maiatzaren 5ean hasiko direla hondakinen atez ateko bilketarekin. "Osasuna eta ingurumena" hartu ditu Udalak kontuan egitasmoa martxan jartzeko, Aitor Etxeberriak gaur prentsaurrekoan esan duenez. Diru kontua ere aztertu dute, eta atez ateko esperientziak udal defizita jaitsiko duelakoan daude.

Astesantuen ostean Oiartzungo bizilagunek bina kubo marroi jasoko dituzte -apirilaren 5aren ostean-, doan.

Usurbilen duela urtebetetik ari dira zaborrak jasotzeko sistema horretan, eta lehengo otsailaren 28an herritarrek aldeko jarrera azaldu zuten galdeketan -Udalak antolatu zuen-. Botoa eman zutenen artetik %56,23 agertu ziren alde, %42,95 kontra. Parte-hartzea %70,23koa izan zen.

Lehengo astean hainbat eragilek atez ateko sistemaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten. Agiri hori honako taldeek sinatu dute: Alternatibak, ezker abertzaleak, EBk, Berdeek, Aralarrek, ELAk, LABek, CCOOk, Hiruk, EHNEk, EILASek, ESK-k, Eguzkik, Greenpeacek, Ekologistak Martxan-ek, Errausketaren Aurkako Koordinadorak eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak. Halaber, Zubietako errauste plantari luzapena ezartzeko eskaria bere egin zuten.

Usurbilgo Udalak eta San Markos Mankomunitateak eman izan dituzten datuen arabera, atez ateko bilketaren bidez zabor kopuruaren murrizketa itzela lortu dute Usurbilen, eta %82ra iritsi dira birziklatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.