politika

Oiarzabalek ez du jarraituko EAEko PPren idazkari nagusi

"Ezinbestekoa izan da bere lana", baina "haizeberritu" egin behar da alderdia, "etapa berriari beste pertsona batzuek egiteko aurre", Arantza Quirogaren arabera.

Iñaki Oiarzabal. MIGUEL TOñA, EFE
2014ko otsailaren 28a
18:45
Entzun

Iñaki Oiarzabalek EAEko PPn garrantzitsua izaten jarraituko du alderdiaren datorren kongresutik aurrera, baina ez idazkari nagusi karguan, Quiroga EAEko popularren presidenteak jakinarazi duenez. Karguak "haizeberritu eta harrobia landu" behar dela esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "aro berri ilusionagarriari aurre egiteko".

"Ez da erraza izan" Oiarzabal kargutik kentzeko erabakia hartzea, baina EAEko erabakien "erdigunean" egongo den taldea eratu nahi du Quirogak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.