Oier Ardanaz Iruñeko euskal preso politikoa aske geratu da gaur eguerdian, lau urte preso egin ondoren. Txantrearra Mont Marsaneko espetxetik irten da.
2009. urtean Segiren aurkako sarekadatik ihes egin zuen Ardanazek, eta bi urte geroago auto batekin istripua izan ostean, Dordoinako herri batean atxilotu zuten jendarmeek.