Espainiako Auzitegi Nazionalak Oier Oa Segiko kide izateagatik epaitu nahi du, eta horregatik hedatu zuen haren aurkako euroagindua. Baltasar Garzon epaileak 2002ko martxoan aske utzi zuen Oa, bermea ordaindu arazi ondoren. Hiru egunetik behin auzitegian agertu behar zuen gazteak. Oier Oa Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera.
Espainiako auzitegiak ez zuen epaitu iragan udaberrian izan zen auzian, hots, Jarrai, Haika eta Segi erakundeen kontrako auzian. Defentsak hainbat inkoherentzia salatu ditu auzi horretan. Segiko kide izatea leporatzen badiote ere, akusazioen datak Segi sortu aitzinekoak direla nabarmendu zuen epaileak. Bestalde, garai hartan Oier Oak ez zituen oraino hemezortzi urte. Ondorioz, norbaitek epaitzekotan, adingabekoen epaitegi batek epaitu behar lukeela argitu zuen.
euroagindua
Oier Oa estraditatzea onartu du Paueko Apelazio Auzitegiak
Oier Oa estraditatzearen alde azaldu da gaur Paueko Apelazio Auzitegia. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek egindako euroagindu eskaeraren ondotik atxilotu zuten Oa Uztaritzen (Lapurdi) pasa den irailaren 16an. Urriaren 21ean aztertu zuen Paueko Apelazio Auzitegiak auzia, eta Fiskala euroaginduaren alde azaldu zen. Auzitegiak gaur eman du erabakiaren berri, eta Oa estraditatzea erabaki du. Orain, helegitea jartzeko aukera du euskal presoaren abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu