Euskal Presoak

Oier Oaren familiaren kontrako "zigor bikoitza" eta "injustizia" salatu dute

Larresoron bere familiarekin bizitzeko eskubidea eman diezaiotela eskatu dute goizean zenbait herritarrek eta hautetsik.

Oier Oaren egoera salatzeko eginiko agerraldia. BOB EDME
Nora Arbelbide Lete.
2015eko martxoaren 28a
11:18
Entzun

Oier Oa euskal presoa bere lau urteko presondegi zigorraren kondena bukatzekotan da. Apirilean ateratzekoa dute presondegitik —oraindik ez diete komunikatua zein egunetan izanen den—. Baina Larresoron duen familiarekin bizitzeko debekua berretsi zioten otsailean. Frantziako Estatuan bizitzeko bizi guztirako luke kondena. Oier Oak Espainiako paperak ditu, baina Frantziako epaitegiek ezin dute Espainiara bidali. Izan ere, Versaillesko auzitegiak Oaren aurka Espainiak egin euroagindu eskaera ez zuen onartu, eta ondorioz, Frantziako Estatua behartua da nolabait babestea Oa. Ondorioz, litekeena da Frantziako leku zehatz batean bizitzera behartzea, baina Euskal Herritik urrun.

Alta, familia Larresoron duela, bertaratu eta lan baterako kontratua ere prest lukeela, hor bizitzeko “berme guztiak" dituela azpimarratu du Malvina Rekalde lagunak. Debekatua “injustizia”  moduan bizi dutela berretsi du: presondegi kondena bete eta, orain, debeku hori ”zigor bikoitza” dela familia osoaren kontra, bi haur adingabe dituela,  “neurriz kanpokoa”.

Larresorora jin ahal izateko elkartasuna adierazteko izenpetze kanpainak 1.200 izen bildu ditu; tartean, tokiko eta auzoetako auzapez eta kontseilari nagusiak. Horiek oro abokatuak debekatua zehaztuko dion epaileari helaraztekoa dizkio, Oa konfinatua izan dadin Euskal Herrian. Hautetsi zenbait ere Pirinio Atlantikoetako prefetarekin biltzeko eskaera egitekotan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.