Gure esku dago

Oihalak eta orratzak eskuetan, Joste Eguna ari dira egiten herri askotan

Ekainaren 21ean hiriburuetan egingo diren ekitaldietarako giroa berotzeko, astebururako joste egunak antolatu dituzte Gure Esku Dago-ren herri batzordeek. 70 ekitaldi baino gehiago guztira. Gure Esku Dago-k mapa batean bildu ditu.

2015eko apirilaren 25a
09:58
Entzun

Gaur hautetsontzia, bihar erabakia lelopean, Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea erabakitzeko eskubidearen alde batuko dituzte ekainaren 21ean. Horri begira jarrita daude Gure Esku Dago-ko herri batzordeak. Haren aurreko lehen mugarria asteburu honetan da, ordea, ehuntze egunarekin. Ekitaldi andana antolatu dituzte herri batzordeek. Nork bere erritmora, baina inor ez da geldirik. 

Abadiño, Aramaio, Arrigorriaga, Tolosa, Hernani, Zamudio, Eskoriatza, Bakaiku... dozenaka herritan josiko dituzte oihal zatiak atzotik igandera bitartean. Ekitaldien agenda osoa https://gureeskudago.eus/agenda/ webgunean dago ikusgai. Euskal Herrian ez ezik, New Yorken (AEB) eta La Platan (Argentina) ere ospatuko da Joste Eguna.

Bideoan, Tolosako joste eguna.

[Youtube]https://youtu.be/pTCb1gIko7g[/Youtube]

Oihal zatietan "nork bere ideiak, ametsak, desioak" idatzi ditu: "Orain, amets eta desio horien guztien elkartzeari bide eman nahi diogu. Borondate horiek josten hasiko gara asteburuan, ekainaren 21ean borondate horiekin guztiekin hautetsontziak eraikitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.