Oihana Barriosen jarduna babestu dute Nafarroako hogei psikologok

2015eko martxoaren 27a
21:43
Entzun

Guardia Zibilak Oihana Barrios Jaiki Hadi elkarteko psikologoa atxilotu zuela-eta, ohar bat argitaratu dute Nafarroako hogei psikologok. Bertan, nabarmendu dute Barriosek prestigioa duela presoen eta senideen arreta psikologikoaren alorrean.

Psikologoek atxiloketaren moduei erreparatu diote: "Atentzioa eman digu atxiloketan parte hartu duten guardia zibil kopuruak". Horiek arma ugari zeramatzatela ere azpimarratu dute, eta galdetu ea erabilitako bitartekoak neurrizkoak izan ote ziren, edo nahikoa ote zen zitazio batekin: "Are gehiago, pertsona horren arma bakarrak bere hitza eta entzute arretatsua direnean".

Gainera, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria kritikatu dute, errugabetasun presuntzioa urratu zuelakoan: "Deliturik egon den argiteko, denak ez du balio".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.