Politika

"Oinarri sendorik" ez duelako baztertu dutela koalizioa adierazi du Ortuzar BBBko presidente berriak

EAJk ezezkoa eman dio Jaurlaritzako hirukoaren eta Aralarren artean Espainiako Gorteetarako koalizioa osatzeko proposamenari. Hala ere, EArekin batera aurkezteko prest daude jeltzaleak.

2008ko urtarrilaren 14a
15:40
Entzun
"Erabakitzeko eskubidearen alde" leudeken indarren arteko koalizioari ezetz esan dio EAJren zuzendaritzak, EBB Euzkadi Buru Batzarrak.

Hain zuzen ere, joan den astean BBB Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, balizko koalizio horri "oinarri sendorik" ikusten ez diotelako daude ezezkoan. "Lehendakariaren ekimena bultzatzeko ez da beharrezkoa koalizio bat osatzea. Txarra ez litzateke izango, baina behar-beharrezkoa ez da. Bigarrenik koalizio bat osatzeko bazkideen artean oinarri sendo bat izan behar da, eta bai orokorrean, bai sektorialki, ardatz batzuk konpartitu behar dira", adierazi du Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan. "Eta bukatzeko, koalizio batek hauteskundeak pasa ostean ere iraun behar du, bestela ia-ia iruzurra izango bailitzateke".

Hala ere, Ortuzarren agertu du prest direla EArekin koalizioa eginda aurkezteko Espainiako Gorteetako hauteskundeetara, eta, gainera, hitzarmen hori egiten ahaleginduko direla. EAko presidente Unai Ziarreta, ordea, aukera horren kontra agertu zen larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.